Bigarren Hezkuntza

Pertsonak balioetan heztea da gure egitekoa

Etaparen helburuak

  • Orain arte ikasitako guztia praktikan jartzea eta jakintzak zabaltzea diziplina guztietan.
  • Autonomia, plangintza, ahalegin eta lan pertsonaleko prozedurei praktikak aplikatzea.
  • Ikaslea bere ikaskuntza-prozesuaren protagonista izatea lortzea, modu kooperatiboan ikasiz.
  • Tutoretza-harremanaren bidez jarrera pertsonalei eta taldekoei buruz hausnartzeko eta esperientzia izateko uneak eta jarduerak sustatzea.

Ikaskuntzako Testuinguru Berria (ITB)

Ikaskuntzako Testuinguru Berriak (ITB), La Sallek bere Bigarren Hezkuntzako geletan aplikatzen duen eredu pedagogikoak, ikaskuntza-prozesua iraultzen du. Hezkuntza-proposamen hau egituratzen duten printzipio pedagogikoetatik abiatuta, hainbat ikaskuntza-eremu diseinatzen dira, jakintzan, egiten jakitean eta izaten jakitean eragiten dutenak. Ikaskuntza-narratiben bidez, gela antolatzen da eta pertsonak modu integralean eta
integratuan ikas dezan laguntzen da.

Etapari buruz gehiago

 

Barnekotasuna
Barne-bizitza garrantzitsua da; horregatik, espiritualtasuna eta nortasuna batzen dituen giza nolakotasuna garatzeaz arduratzen gara.

Burua, gorputza eta mugimendua
Espazioak eta mugimendua funtsezkoak dira garapen kognitiboan. Ikasgela tradizionalarekin hausten dugu, sormena eta ikaskuntza indartuz.

Pentsamenduaren eraikuntza
Pentsamendua hezigarria da, eta eskolak gogoeta indibidualerako eta kolektiborako uneak sustatu behar ditu.

Jokabide eta jarduera autoarautua
Ikasleak ikasteko ohitura autonomoak sortzen ditu, eta eskolak ikaskuntza-prozesu naturalak eta indibidualak eraikitzen laguntzen du, esperientzia besterenezin edo intransferible gisa.

Dimentsio soziala
Besteekin errespetuz jokatzen eta aberasten ikasten dugu, praktika sozial eta kulturaletan parte hartuz.

 


Informazioa

Ikusi bideoa

Esparruak

Harrera
Ikaslea biziko duenerako prestatzen duen esperientzia-esparrua da.

Mintegia
Eremu horretan elkartzen dira pertsona eta ezagutza, eta bertan sartzen da curriculum-edukia. JAKINTZAREN espazioa da.

Tailerra
Esparru horretan, ikasleak bere burua eraikitzen du eta bere ikaskuntzaren protagonista da. IZATEAREN espazioa da.

Proiektua
Ikasleek ITBren printzipio guztiak zeharka lantzen dituzten eremua da, esperientziatik ikasiz. EGITEAREN espazioa da.

Itxiera
Ebaluazioa, hausnarketa eta bizitakoaren ospakizuna egiteko unea da.
 

 


 

Narratibak

Ikasteko narratibak gela, denbora eta curriculumeko edukiak antolatzeko modu bat dira. Horrela, ikaskuntza integrala eta integratua bultzatzen dugu.

Narratibek gure munduak funtzionatzen duen bezala funtzionatzen dute. Iraganeko eskema zurrunen aurrean (irakasgai bakoitza bereari buruzkoa zen), bizi garen mundu globalak diziplina arteko eta elkarri lotutako esparru berrietan pentsatzea eskatzen digu, gure historiaren eta orainaren gakoak ulertzeko eta, horrela, etorkizuna marrazteko.

 


DBHko 1. mailarako informazioa

DBHko 2. mailarako informazioa

DBHko 3. mailarako informazioa

DBHko 4. mailarako informazioa

lkasi bideoa

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.