Haur Hezkuntza
Ikasiz haztea eta hazten ikastea
Etaparen helburuak
- Autonomia garatu ahal izateko eta esperientzia eta bizipen pertsonalaren bidez pertsona gisa eraiki ahal izateko hainbat baliabide eta estrategia eskuratzea.
- Norberaren ikaskuntzaren protagonista izatea eta eguneroko hainbat egoeratan moldatzeko tresnak eskuratzea.
- Hainbat ezagutza barneratzea, errutinen, ohituren eta jarduera esanguratsuen bidez.
- Ikaskuntza bizitzea balio kristauen bidez, gure hezkuntza-estiloaren ardatza.
Ikaskuntzako Testuinguru Berria (ITB)
Ikaskuntzako Testuinguru Berriak (ITB), La Sallek Haur Hezkuntzako geletan aplikatzen duen eredu pedagogikoak, ikaskuntza-prozesua iraultzen du, printzipio pedagogiko sendoetan oinarrituz eta hainbat ikaskuntza-esparrutan garatuz. Eremu horiek aukera ematen dute txikienen hazkundea ahalbidetzeko, gure oraina eraldatzeko eta gure etorkizuna eraikitzeko gai diren pertsonak izan daitezen.
Etapari buruz gehiago
Ikasleen jakin-mina sustatzea, emozioetatik abiatuta.
"Jakin-mina piztu eta hunkitzen banau, gehiago eta hobeto ikasiko dut".
Manipulatuz ikastea
"Utzi egiten eta gehiago eta hobeto ikasiko dut".
Metodo zientifikoa aplikatzea
"Utz iezadazu huts egiten eta gehiago eta hobeto ikasiko dut".
Ikasleak ikaskuntza-prozesuaren protagonista bihurtzea
"Niretzat garrantzitsua bada, komunikatzeko balio badit, gehiago eta hobeto ikasiko dut".
Barnekotasuna
Barne-bizitza garrantzitsua da; horregatik, espiritualtasuna eta nortasuna batzen dituen gizanolakotasuna garatzeaz arduratzen gara.
Burua, gorputza eta mugimendua
Espazioak eta mugimendua funtsezkoak dira garapen kognitiboan. Ikasgela tradizionalarekin hausten dugu, sormena eta ikaskuntza indartuz.
Pentsamenduaren eraikuntza
Pentsamendua hezigarria da, eta eskolak gogoeta indibidualerako eta kolektiborako uneak sustatu behar ditu.
Jokabide eta jarduera autoarautua
Ikasleak ikasteko ohitura autonomoak sortzen ditu, eta eskolak ikaskuntza-prozesu naturalak eta indibidualak eraikitzen laguntzen du, esperientzia besterenezin edo intransferible gisa.
Dimentsio soziala
Besteekin errespetuz jokatzen eta aberasten ikasten dugu, praktika sozial eta kulturaletan parte hartuz.
Harrera
Ongietorria egiten diogu egunero espero dugunari. Ikasleak hartzeko eta daudenak edo falta direnak ezagutzeko unea.
Proiektua
Emoziotik lantzen ditugu JAKITEA eta EGITEN JAKITEA. Edukiak ikasten ditugu eta gure ikaskuntzak partekatzen ditugu.
Maila-ingurunea
JAKITEA eta IZATEN JAKITEA ulermenetik lantzen ditugu. Gure ingurunea komunikatzeko, ulertzeko, konektatzeko edo ezagutzeko espazioa Fedearen aldetik
Mailarteko ingurunea
IZATEN JAKITEA lantzen dugu, esperientziak partekatuz. Sormenetik gozatzeko eta ikasteko unea.
Itxiera
Egindakoari buruzko hausnarketa lantzen dugu. Berrikusteko, ebaluatzeko, ospatzeko eta agurtzeko unea.





