Ikaskuntzarako Testuinguru Berria (ITB)
La Salle, bizitzarako eskola
Gure eskola eredua: Ikaskuntzarako Testuinguru Berria (ITB)
Ikaskuntzarako Testuinguru Berria (ITB) esparru pedagogiko eta pastoral bat aurreikusten duen eskola-eredua da, identitate propioa duena, eta antolaketa, metodologia eta ebaluazio proposamen argia aurkezten duena, pertsonaren hezkuntzari zentzu osoa ematen diona, bere dimentsio emozionala, kognitiboa, gorputzekoa, soziala eta espirituala modu integralean landuz, bere garapenaren etapa guztietan. Ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista bihurtzen da.
ITB gakoak
Berria
etengabeko eguneratze eta hobetze prozesuan dagoelako.
Testuingurua
nola ikasten den, ikasten dena bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa delako.
Ikaskuntza
ereduaren erdigune gisa, ezagutzen dugun irakaskuntzaren aurrean.
Ikerketa
ITB hausnarketa sakon baten emaitza da, gaur egun bizirik jarraitzen duena, Bartzelonako eta Madrilgo La Salleko unibertsitate campusetan diharduten taldeen etengabeko ikerketari eta ereduaren analisiari esker.
Material propioak
La Sallek Ikaskuntza Testuinguru Berria gauzatzen duten material propioak garatu ditu, hezkuntza integral baten alde eginez, ikaskuntza kooperatiboa, sormena eta ikuspegi solidarioa batzen dituena, eta gure printzipio pedagogikoetan oinarritzen dena.





